
Tartean Teatrok makina bat hitzordu finkatu ditu Euskal Herriko hainbat txokotan. Horietan guztietan antzerkiko hainbat proposamen eder eta berezi egingo ditu, tartean Ghero: Azken Euskalduna obraren estreinaldia.
Guztiak non eta noiz izango diren jakin nahi baduzue, hona hemen: urriaren 26an, Irurtzuneko Kultur Etxean, 21:00etan, Ez dok Hiru Akustikoa lana; 28an, Uharteko Kultur Etxean, 18:30ean Ez dok Hiru Akustikoa.
Azaroan sartuta emanaldi hauek egingo ditu: azaroaren 8an, 19:30ean, Gasteizeko Falerina tabernan, eta Oihaneder Euskararen Etxeak antolatua, Tabernaria: Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña bakarrizketa; azaroaren 16an, Ugao-Miraballeseko Jane Jauregian, 19:00etan, Ez dok Hiru Akustikoa; azaroaren 20an eta 21ean, Bilboko Arriaga Antzokian, 19:30etan, Ghero: Azken Euskalduna lanaren estreinaldia; azaroaren 22an, Santurtziko Serantes aretoan, 19:30ean, Ghero: Azken Euskalduna; azaroaren 23an, Arrietako Uriena txokoan, 19:00etan, Tabernaria: Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña bakarrizketa; azaroaren 28an, Iruñeako Gaiarre antzokian, 20:00etan, Ghero: Azken Euskalduna; Azaroaren 30ean, Busturiako Liburutegian, 19:00ean, Desentxufatuak.
Abenduan ere zer ikusi egongo da: abenduaren 2an, Urnietako Lekaio Kultur Etxean, 20:00etan Ez dok Hiru: Euskal Musikaren benetako istorioa; abenduaren 3an, Oñatiko Santa Ana antzokian, eguerdiko 12:30ean, eta arratsaldeko 19:00etan, Ez dok Hiru Akustikoa; 15ean, Igorreko Lasarte aretoan, 19:00etan, Ghero: Azken Euskalduna; 16an, Errenteriako Niessen aretoan, 19:00etan, Ghero: Azken Euskalduna; 21ean, Elgoibargo Herriko Antzokian, 19:00etan, Ghero: Azken Euskalduna; eta 22an, Urnietako SAROBE AEG aretoan, 19:00etan Desentxufatuak.