BESTELAKOAK

Tartalo jaialdia, edo fantasia arteetan

Aurten ere, Tartalo jaialdia, Fantasiazkoaren Astea Arteetan, egingo da Gasteizen, azaroaren 10era arte.

Ekitaldiak “Tartalo. VIII International Conference on Myth in the Arts hartzen du bere barne, bestelako erakusketa, zineforum, musika kontzertu, dantza, artisautza, liburu aurkezpen eta beste sorpresa askoren artean. Tartaloren edizio honek askotariko artista, aditu, ikertzaile, profesional, akademiko, ikasle, artearen kudeatzaile, hedabideetan aditu, kultura aktibista eta denetariko hiritarrak bilduko ditu sesio paraleloetan, harremanak garatu eta modu kooperatibo eta transbertsal batean fantasiak artean duen lekua deskubritzen dugun bitartean”.

Guztira 70 ekimen antolatu dira, eta 150 artista eta 70 hizlari arituko dira Gasteizeko hainbat espaziotan: Letren Fakultatea (Euskal Herriko Unibertsitatea), Montehermoso Kulturunea, Ignacio Aldeko Kultura Etxea, Gasteizeko UNED Ikastetxe Elkartua, BIBAT Museoa, Artium Museoa, Jimmy Jazz Aretoa eta Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa.

Diogun moduan denetarik egongo da, eta atzo, adibidez, Juan Pedro Aparicio, José María Merino, Bernardo Atxaga, eta Karmele Jaio bildu ziren aurtengo ekitaldiaren inaugurazioan.  Egunotan parte hartuko duten beste aditu batzuk Jan Carson, Sheila Armstrong, Javier Pérez Campos, Israel Espino edo Paul Urkijo arabarra dira.

Gaur, hilak 5, Film laburren maratoia egingo da Donostiako fantasiazko eta beldurrezko zinemalditik jasotako lanekin.

Azken egunean, Igor Yebra dantzariak jasoko du Tartalo 2024 Ohorezko Saria amaiera ekitaldian.

Egunez eguneko programazioa: Tartalo

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button