ESZENA

“Sagartu”, dantza koreografia igandean Bergaran

Hitzordu berria programatu du XV. Dantza Zirkuituak domeka honetan Bergaran. Oinkari Dantza & Hika Teatroa taldeen eskutik, antzerkia eta dantza uztartzen dituen: Sagartu ikuskizunaren emanaldia ondu da, gaueko 22:00etatik aurrera, Bergarako San Martin Plazan.

Arantxa Iturberen testuetan oinarrituta, eta Agurtzane Intxaurragak zuzendutako koreografia ikuskizuna da, “umorez, alaitasunez eta bizi-bizi, sagarrak gure herrian ez ezik, paradisuko garaietatik hona izan dituen esanahi guztiak plazaratuko dituen kale ikuskizuna” argitzen du zuzendariak. Hala, zuzeneko musika, antzerkia eta dantza uztartuz, “sagarraren tentazioaz arituko gara, goserik gabe, gutizia; bazkal-aurretik, kapritxoa eta bazkal-ondoren, apeta den fruitu debekatu horretaz” .

Amantalen ahotsa eta Itsasoaren emazteak ikuskizunak sortu dituzte elkarlanean Oinkarik eta Hikak. Sagartu ikuskizun berria sortzeko ere ez zuten zalantzarik izan. Oinkarik berrogei urteko ibilbidearekin gainean, Hikarekin lan egiteak euskal dantzari gisa ezberdinez begiratzeko aukera emateaz gain, Euskal Herriko Antzoki sarean lan egiteko parada eskaini dio. Gerora bi taldeen arteko elkarlanak ohiko bihurtu dira.

Dantzaren XV. Zirkuitua Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatzen du, SAREAren bitartez.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button