IKUS-ENTZUN

Nanteseko Zinemaldian “La Fenêtre Basque”

Gau hasiko da Nanteseko Zinemaldia, eta hantxe, La Fenêtre Basque zikloa antolatu dute. Edizio honetan Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarra izango da eta Bernardo Atxagaren literatura ere, nolabait, presente egongo da, berak eginiko eleberrietan oinarritutako hiru lan eskainiko baitira: Montxo Armendarizen Obaba, Imanol Rayoren Bi anai eta Aizpea Goenagaren Zeru Horiek.

Zinemaldiak omenaldia egingo dio de la Iglesiari eta bere film onenak eskainiko ditu, eta bestetik, Bernardo Atxaga zineman sailean idazle asteasuarraren lanetan oinarritutako hiru lan egongo dira ikusgai. Bi anai, Telmo Esnalen Urte berri on amona edota Montxo Armendariz nafarraren No tengas miedo lanak lehian sartuko dira sari bat eskuratu ahal izateko.

Beste aldetik, Enara Goikoetxea eta Iurre Telleria zuzendarien  El último paso, Dokumental Onenari saria eskuratzen saiatuko da.
Azkenik aipatu behar da Asier Altunaren Bertsolari dokumentala ere pantailaratuko dela eta, nola ez, Kimuak programako hainbat lan ere ikusgai izango direla.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button