ESZENA

Tanttaka Teatroak “Sexberdinak” egingo du, Uztaritzen

Tanttaka Teatroak Sexberdinak pieza eskainiko du Uztaritzko Arruntzako Erdiko Etxean, larunbatean, hilak 3, 20:30etik aurrera.

Kepa Errasti eta Telmo Irureta dira piezaren egileak, baina Mireia Gabilondok zuzendu du. Oholtza gainean izango diren interpreteak Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta dira.

Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dute kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai.

Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi itota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button