MUSIKA

Haizetara jaialdiaren V. edizioa Zornotzan

Fanfarreen, banden eta kaleko musikaren Haizetara Nazioarteko Lehiaketaren V. Edizioa izango da ekainaren 25ean, 26an eta 27an Amorebieta-Etxanon.
Guztira, 32 bandek aurkeztu dute parte hartzeko proposamena. Hamahiru estatu espainiarrekoak dira, sei banda frantziar, Belgikako bost, hiru italiar, eta franko-alemaniar, hungariar, estatubatuar, holandar eta portugaldar banda bana.
Epaimahaiak 9 banda hautatu ditu jaialdirako, sorterri eta estilo ezberdinetakoak. Hautaketa horretarako erabakigarriak izan dira izena eman zuten banden kalitatea, ibilbidea eta curriculuma.

Musika lehiaketaren edizio honetan beste herri batzuetako zazpì bandek eta euskal banda batek hartuko dute parte. Musika-estilo eta erregistro ezberdinak ekarriko dizkigute banda hauek: jazza (dixiea, manouchea…), perkusioa, funk-ska, Balkanetako musika, punk-rocka, Afrikako Magrebekoa, etab. Estilo ezberdinak konbinatzen dituzten metalen banden (brassa band) presentzia ere aipatzekoa da.
Hiru egunez jardungo dute musika talde hauek Zornotzako zoko guztiak girotzen eta musikaz betetzen. Bertaratzen direnak musika alaiaz eta dibertigarriaz gozatu ahalko dira familian, doinu eta melodia originalak eta berritzaileak entzuteko parada izanik.

Honakoak izan ziren aukeratutakoak:Zephyrologie, Le Mans (Frantzia), What cheer? Brigade, Providence (Estatu Batuak), Bassafrik, Antwerp (Belgika), Samenakoa, Marseilla eta Munich (Frantzia eta Alemania), Fantomatik Orchestra, Follonica (Italia), Club Era, Budapest (Hungaria), La Bandastre, Nantes (Frantzia), Broken Brotheres Brass Band, Euskal Herria.

V K Comunicacióon-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button