Aurten ere gai emaile, epaile eta antolatzaile anitzen laguntzarekin 9 taldetan banaturiko 38 bertsolarik parte hartuko dute Taldekako Xilaban.
Joan den ostiralean, irailaren 22an, Ozazen abiatu zen lehiaketa. Guztira 11 saio jokatuko dira, eta azaroaren 18an, Aiherran bukatuko da txapelketa. Lehen fasean 9 saio antolatu dira, ondoren 2 finalerdi eta final handia azkenik.
Diogun moduan, Ozazen izan da lehen saioa, 22an, eta han Hazparke nagusitu da Kakoiak taldearen aurretik, eta hurrengo egunean, Urruñan jokaturiko saioan, Muttikoak hobeak izan dira Kasko taldea baino.
Datorren asteburuan Saran eta Amenduzen antolatu dira saioak.