MUSIKA

“Emakumeak Aurrera” jaialdia lehenengo aldiz Iruñean

Emakumeak buru dituzten musika-proposamenak entzungai izango dira Emakumeak Aurrera jaialdiaren barruan, bihar, irailaren 4an, 19:00etatik aurrera. Jaialdia egungo musika-panoraman arrakasta handia izaten ari diren emakumeen musika proiektuak ikusarazteko helburuz sortu da.

Doako lau kontzertuen protagonistak honako emakumeak izango dira: Rigoberta Bandini, Julia de Castro, Ede eta Cintia Lund, eta horiez gain, Raxku DJ-ak musika jarriko du kontzertuen artean eta amaieran.

Kontzertuetan musika estilo ezberdinez gozatzeko aukera izango da. Hala, Rigoberta Bandiniren musika elektroniko pertsonala agertoki alternatiboen musika-fenomenoa izan da. “Bere proposamenak –euforia malenkoniatsu horrek, elektronikaren eta egile-kantaren arteko nahasketa horrek– single bakoitzarekin era masiboan konkistatu du publikoa”.

Julia de Castrok cumbia, rantxera eta flamenko doinuak darabiltza, “musika-fantasia bat”, diskurtso intelektual eta feminista oso garrantzitsuko letrez lagunduta.

Edek soul eta r&b soinuak dituzten abesti intimoak egiten ditu. Ede “samurtasuna da, karisma, sentiberatasuna, berotasuna, barru-barruko lanaren zintzotasuna, ahots baten kalitate aparta bere ñabarduretan eta ezberdintasunean”.

Eta Cintia Lunden pop-rockarekin batera nortasunez betetako diskurtso artistikoa luzatzen da beti, ahots boteretsua eta ñabarduraz betearen bidez.

Artistok dantzatzeko musika egiteaz gain, diskurtso feminista, sozial eta intimoak ere eskaintzen dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button