ESZENA

Kultura garaikideari eginiko begiradak, Iruñean

Begiradak [kultura garaikidearenak] izenburupean zabalduko da Iruñeko Sanduzelaiko Covivoxan , gaurtik aurrera, hainbat proposamen eszeniko interesgarri ikusteko zikloa.

Gaur berton, martxoak 22, Poética Kiribila taldeak (Maider Lekunberri aktorea, Paula Azcona biolontxeloa, eta Sandra Aguerri dantzaria) dantza, musika poesia eta antzerkia uztartzen dituen Acción Matrioska izeneko proposamen eszenikoa egingo du. Maitasun erromantikoa ironiaz, sentiberatasunez eta umorez jorratu eta desmitifikatzen duen arte-proposamena. Acción Matrioska honetako protagonista Violeta da, eta hainbat rol eta jarrera hartzen ditu; batzuetan, konformista; besteetan, amorratua, edo zinikoa… eta horrela, publikoak bere burua ikusiko du islatua eguneroko egoeretan. Maitasunez egiteko gai garen gauza ororen gaineko ikusmolde femenino bat eman eta zabaltzen da, kritika positiboa oinarri hartuta.

Datozen egunotan honako lanekin gozatzeko aukera izango da: Kosmos 2.0 (CMC Garaikideak taldearen Kosmos hirugarren lanaren interpretazio berria da);  Versonautas (Bidaia bat da, bi musikariok poeta bikainen testuentzat konposatutako musiketan barrena); 3.3 (Musika, dantza garaikidea eta inprobisazioa); eta Xendrak (musika, dantza eta ikus-entzunezko elementuak uztartzeaz gain, Urtzi Iraizoz nafar konpositorearen disko-lan berria eszenaratuko du).

Ikusgarrien gaineko datu gehiago eta datak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button