MUSIKA

“TolosandBlues” jaialdia martxan da

Atzo hasi zen Tolosan TolosandBlues jaialdia, eta igandera bitartean bere 12. edizioa ospatuko da.

Atzoko saioan, Bluecifer & Diablues taldea aritu zen, eta gaurkoan, soul western eta country western soinuak dituzten Ghost Number & His Tipsy Gypsies arituko dira Illargi tabernan , 20:00etan. Beranduago, The Excitements taldea, Euskal Herria Plazan arituko da.

Bihar, larunbata, hiru saio programatu dira. Bat goizean (13:00etan) David Philips musikariarekin. Beste biak, arratsaldean eta gauean, DR. Swingez  (19:00etan) eta Shakura S’aida Eta White Towels (22:30ean) izarrarekin.

Azkenik, igandeko kontzertuak  honakoak izango dira: Dr. Swingez  (Saikin 2 taberna ,13:30ean) eta Elkano Browning Cream (Txurreria, 20:00etan).

Informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button