Nontzeberri

“Robin and Marian” filma, Nafarroari buruzko zikloan

Nafarroako Filmotekak Nafarroarekin lotutako zinematografiari buruzko zikloa ondu du hil honetan, ekainaren 2an hasita. Ostegunean, hain justu, programazioaren hirugarren filma pantailaratuko da: Robin and Marian (Richard Lester, 1976, AEB). Emanaldia 20:00etan hasiko da.

Nafarroako Filmotekaren arabera, filmak hauxe kontatzen du: “XII. mendeko Gurutzadatan galdutako urteengatik etsita, Robin Hood eta Little John bere laguna Ingalaterrara itzultzen dira euren Erregearen, Rikardo Lehoi Bihotz deituaren, heriotzaren ondoren”.

Duela 40 urte Nafarroako lurraldeetan (Artaxoa, Urbasa, Iruña eta abar) filmatutako pelikula da. “Seguruenik gure komunitatean filmatutako filmen artean onena izango da”.

Hil honetan, beste bi film aurkeztuko dira ziklo horren baitan: ekainaren 29an, The Sun Also Rises (Henry King, 1957, AEB) eta ekainaren 30ean, Aventura en Sanfermín (Miguel Mezquíriz, 1952-53. Espainia).

Hortaz, “Nafarroarekin lotutako zinematografiaren presentzia nahiko sendoa izango da denboraldiko azken hilabete honetan”.

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Exit mobile version