BESTELAKOAK

Bilbo kulturaz beterik, “Kultura Sentitu” agendarekin

Bilboko Udalak lehen mailako tokiko eta nazioarteko kultur proposamenak bildu ditu Kultura sentitu agendaren barruan.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak honela azaldu du: “Kultura funtsezkoa da gure hiriarentzat. Horregatik, Udalak apustu sendoa egin du gure auzoak kalitatezko proposamenez beteko dituzten ekimen kulturalei balioa emateko. Udalarentzat nahitaezkoa da, urtero egiten dugun bezala, herritarrek kultur programazio askotariko, irisgarri eta, gehienetan, doakoa izan dezaten erraztuko duten ekimenak sustatzea eta babestea. Une zaila eta ziurgabetasunez beterikoa igarotzen ari gara, baina kultura zuzenean bizitzeko emozio hori berreskuratzea funtsezkoa da, eta guztion artean lortzen ari gara. Horrela, bilbotarrak kultura hurbiletik sentitzera gonbidatzen ditut, gure kale eta barrutietan, 2022 osoan zehar”.

Hortaz, Kultura sentitu agendak kultura-jardueraren eta aisialdiaren funtsezko eduki guztiak bilduko ditu, eta auzo eta espazio kultural desberdinetan antolatuko diren jarduerei buruzko informazio zehatza emango du (antzerki, zinema eta musika jaialdiak, literatura lehiaketa eta jardunaldiak, jarduera artistikoak, dibulgaziozkoak eta ondarearen sustapenezkoak, sorkuntza ikastaroak eta tailerrak), bai eta ekitaldi bakoitza non eta noiz egingo den ere.

Agenda hamar talde handitan egituratu da: Arte Eszenikoak; Museoak; Arte Bisualak; Diseinu eta Industria Sortzaileak; Literatura; Gizartea eta Ezagutza; Ikus-entzunezkoa; Musika, Ondarea eta Izaera; Aisi Kulturala eta Gertutasun Kultura.

Bilboko Udalak 8.000 ale argitaratu ditu euskaraz eta gaztelaniaz, eta doan banatzen hasi dira Udaltegietan, Udal Informazioko Bulegoetan, liburutegietan, elkarteetan eta bestelako gizarte-ekipamenduetan. Modu digitalean ere deskarga daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button