ARTEA

Tabakalerako Artisten Gunean, egonaldiak

Tabakalerak eta Euskal Herriko Unibertsitateak 2023 urtean bi erakundeek elkarlanean abian jarri duten egonaldi-programan parte hartuko duten sortzaileak eta proiektuak aurkeztu dituzte.

Egonaldi programak ikerketa, sormena eta artearen, zientziaren eta teknologiaren profesionalizazioa sustatzea du helburu. “Gaur egun, teknologiak gure egunerokotasunean izan duen bilakaerak eta ezarpenak aipatutako diziplinen bat-egitea eragin du, eta horrek arte-adierazpen berriak sortzea ekarri du; horiek izango dira, hain zuzen ere, Tabakaleran biziko diren praktiken ardatz nagusia.”

Guztira, bost sortzaile aukeratu dira martxoaren 17tik 31ra zabalik egon zen deialdian eta horiek sei asteko egonaldia egingo dute Tabakalerako Artisten Gunean euren proiektu artistikoak garatzeko.
Hauek dira egonaldia egingo duten sortzaileak eta proiektuak: Antton Goikoetxea: s/t, Pama Canoles: Oleajes Eléctricos, Danel Garay: La ciudad invisible, Victoria Ascaso: Alma 1.0 eta Oriol Pares: Quantum Harmonic Oscillator.

Tabakaleran egingo duten egonaldian aukeratutako sortzaileek euren proiektuak garatzeko tokia, testuingurua eta denbora izango dute. Gainera, EHUko eta Tabakaleko kideen laguntza jasoko dute, egitasmoen jarraipena egingo dute eta horiek garatzeko ezagutza teknikoa eskainiko dieten zenbait adituen laguntza ere izango dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button