ESZENA

Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Donostian

Apirilaren 28an, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 19:30ean. Egun horretan, ospakizun horren harira ondutako XVII. gala ikusi ahalko da. Ekitaldia Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak antolatu du.

“Galak dantza-estilo sorta zabala erakutsiko du, dantzari eta konpainien lankidetza altruistari esker, azpimarra berezia eginez bertako dantzari eta taldeetan”.

Keinu bidezko antzerkia

Apirilaren 27an, halaber, keinu bidezko antzezlana izango da Egiako auzoan dagoen Gazteszena aretoan: Compagnie Dos à Deux taldeak Frères de sang izenburuko obra aurkeztuko du, 20:00etan.

Lau dantzari-aktore, eta dekoratua, instalazio-eskultura bat izango dira oholtzan. “Familia bat: ama, aita, arreba eta bi anaia. Odol bera, baina desberdintasun asko. Hasieran, aitaren hilobiratzearen lekuko izan ginen. Familiaren etxea bota zuten eguna ere etorri zen. Oraingoan, bi anaiak elkartu dira. Bilerotan, ezkutuan zeuden sekretuak agertzen dira: umetako zauriak, amarekiko mendekotasuna ahaztutako desira guztien ordez, edo historia komuneko arreba absentea…”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button