BESTELAKOAK

Tabakalerak sorkuntza babestu nahi du

Tabakalerak, Zinemaldiak, Elías Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak eta Zineuskadi/Mediak 30 bat proiektu bideratuko dituzte hasi berria den urte honetan, sorkuntza sustatzeko eta euskal sorkuntza-ehuna finkatu eta nazioartekotzeko helburuarekin.

Tabakalerak bere baliabide eta espazioak sortzaile, artista, zinegile eta bestelako profesionalen esku jarriko ditu, “herritar guztiei sorkuntzarako sarbidea eskaintzeaz gain”.  Eta hala, urtero erakusketa-espazio gisa eskaintzen duen programazioaz gain, ekoizpena eta sorkuntza sustatuko ditu berariaz.
Horretarako, 2021ean, Tabakalerak zentroko hainbat erakundek antolatutako 30 bat programa bideratuko ditu sorkuntza sustatzera, eta 3 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua erabiliko du horretarako. “Etxepare Euskal Institutuak, Kutxa Fundazioak, Donostia Zinemaldiak, Elías Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak, Zineuskadi/Mediak eta Tabakalerak aurten programak, deialdiak eta babes-zerbitzuak eskainiko dituzte sortzaileen profesionalizazioa egonkortzeko, eta sorkuntza-prozesuak sustatzeko eskaintza indartuko dute”.

Makina bat programa jarriko dira bidean berriz, hala nola, Estudiotik at, Artisten Gunearen deialdiak, JAI. Jardun Artistikoentzako Institutua, Medialab, Eremuak, Komisario berriak programa, 2deo prototipoa, Noka mentoring, Ikusmira berriak, Kutxa Kultur Moda eta Kutxa Kultur Musika, literatura sustatzeko ekimenak, …

Xehetasun guztiak Tabakalerak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies