ARTEA

Miguel Angel Gaüecaren erakusketa errektangeluarra

Miguel Angel Gaüeca (Gatika, Bizkaia, 1967) artistak Some people don’t dance if they don’t know who’s singing izenburuko erakusketa paratu du Bilboko Marzana galerian, apirilaren 25era arte.

Bizkaitarrak “identifikazio/ezagutza eta gozamenaren arteko harremana” jorratu du Marzana galerian jarritako obran. Hala, egitasmoan prisma errektangeluarra berreskuratu du abiapuntu gisa, forma geometriko horrekin elkarrizketa bat proposatzeko asmoz.

Hortaz, erakusketan forma hori behin eta berriro errepikatzen da modu obsesiboan, hainbat teknika eta euskarriren gainean. Hori guztia azken urteetan ekoitzi duen materiaren metaketan islatzen da.

Izan ere, artistaren arabera, errepikapenaren bitartez, balioa eraikitzen da; kontsumo-ondasunei balioa, melodiena edota diskurtso ideologikoena. “Horrela, arteak egungo gizarteak funtzionatzeko dituen modu asko berriz pentsatzeko balio digu”.

Gaüeca Bilbon bizi da, eta bere lana makina bat galeria pribatutan izan da. Horretaz gainera, feria eta museoetan ere izan da: MARCO, Vigoko Museo de Arte Contemporáneo delakoan; Guggenheim Bilbao Museoan, Budapesteko Mücsarnok Kunsthallen edo Sidneyko Australian Centre of Photography zentroan, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button