Tabakalerak Biarritzeko FIPAN aurkeztutako lanik onenetakoak ekarriko ditu Donostiara eta bere zine aretoan emenago ditu. Emanaldiek bi ordu eta erdi inguruko iraupena izango dute eta
sarrera doakoa izango da.
Asteburuan zehar, guztira lau saio eskainiko dira Tabakaleran: bi larunbatean eta beste bi igandean. Horietatik hiru Tabakalera eta Donostia Kulturako arduradunek hautatuak izan dira FIPAko antolatzaileen laguntzarekin.
Laugarrena berriz, larunbat gauean Biarritzen egingo den sari banaketan irabazle suertatzen direnen artetik aukeratuko da.
Hautatutako lanek egungo munduak bizi dituen gizarte arazoak dituzte ardatz. Larunbatean, Toxicosis izeneko lanak zabalduko du programazioa. Dokumental txinatarra da eta Myanmar eta Txina arteko mugan gertatzen den produktu eta pertsonen legez kanpoko trafikoaz dihardu.
Larunbateko bigarren filma Bakereh-Virgin irandarra izango da. Lan hau Erreportaje Handien sailean aurkeztua izan da Biarritzen eta Irango gizartean nesken birjintasunak duen pisua eta presentzia aztertzen ditu.
Igandean Anvers filma pantailaratuko da. Herbeheretatik datorren
lan hau Fikzioen sailean aurkeztu dute, eta krisi ekonomikoaren ondorioz familia baten baitan gertatzen den harremanen, bizi mailaren eta abarren gainbehera kontatzen du.
Tabakalerak bidalita



