IKUS-ENTZUN

“Afrikaldia”, Afrikako zineari buruzko zikloa

Gasteizko Montehermoso zentroan, Afrikako zineari buruzko zikloa egien ari dira hil honetan, Afrikaldia izenburupean; programazioa iragan maiatzaren 9an hasi zen, eta orotara, lau film pantailaratuko dira. Zikloa Manuel Iradier Elkarte Afrikanistak ondu du, Gasteizko Udalaren laguntzarekin.

Bada, gaur, maiatzak 16, Kamerungo Ariani Astrid Atodji zinegileak zuzendutako Koundi et le jeudi national (Koundi eta ostegun nazionala) aurkeztuko da, 19:00etan; filma 2010ekoa da, eta gaztelaniazko azpitituluekin proiektatuko da.

Pelikulak ondokoa kontatzen du: “Koundi herriak 1.200 biztanle ditu, eta Kamerungo ekialdean dago. Biztanleek, baso-aberastasun handia dutela jakinda, aberastasun hori baliatu nahi dute pobreziari aurre egiteko. Komunitate-intereseko zenbait taldetan antolatzen dira hektarea batzuk izango dituen kakao-lur bat sortzeko. Autonomia lortzea dute helburu”.

Halaber, honatx zikloan aurkeztuko diren gainerako bi filmak: maiatzaren 23an, Surfing Soweto dokumentala (Sara Blecher, Hegoafrika, 2010) eta maiatzaren 30ean, Yesterday fikziozko filma (Darrell James Roodt, Hegoafrika, 2004).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button