ARTEA

Esku-hartze artistikoen topaketa, Basauriko jarduerarik gabeko lokaletan

Horixe da Kaleartean. Basaurin, jarduerarik gabeko lokaletan egindako Esku-hartze Artistikoen 1. Topaketa, ekainaren 5, 6 eta 7an gauzatuko dena.

Ekimenak Basauriko hainbat kale era ezberdin batean zeharkatzea proposatzen du, jarduerarik gabeko lokalak esku-hartze artistikoak egiteko birmoldatuz.
Kaleartean ekimena hausnarketa baten emaitza da: gure inguruan jarduerarik ez duten merkataritza-lokalekin zer egin hausnartzearen ondorioz sortutako ekimena da, “horren ondorioz, artista eta sortzaileen lanaren bitartez, Basauriko merkatal-ardatz nagusien paisaia eta estetika hobetzea, herritarrei zuzentzen zaion eskaintza kulturala osatzea, jarduerarik gabeko lokalen egungo itxura eraldatuz erakargarriagoak bilakatzea eta lokal hutsen errealitatearen ondorioekiko kontzientziazioa sortzea ditu helburutzat”.

Hemen dituzue egingo diren esku-hartzeak, autoreak eta diziplina:
La feria de lo Mundano, Ida Pajarum Studio. Performance etsigarria.
Amets, Artikistas. Instalazio interaktiboa.
Moiré, Malús Arbide Laborde. Irudi optikoak.
– Specific Light Installations, Alejandro de Francisco Castillo. Argi instalazioa.
Sin nada no, con nada / Ezer gabe ez, ezerekin, Nora Barragués. Aldarrikapen esku-hartzea.
Inside-out , Paula Prieto Fernandez de Velasco. Eskultura, performance-a, egitura, arkitektura, erregistroa.
Memoria // Acción // Monumento, Juan Pablo Orduñez “Mawatres”. Marrazketa.
De Todo de Nada, Samuel Cano Braojos. Instalazioa-dantza-performance.
Vitrail, Karlos Martinez Bordoy. Proiekzioa.
AFW!, Presínuo. Diziplina anitzeko artea.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button