ARTEA

Garabat galeria, honaino…

Ostiralean, uztailak 1, Bilboko Garabat galeriak aurretik pentsatua ez zeukan erakusketa bat zabalduko du. Bertan hainbat artistek parte hartuko dute eta ostiralean eta larunbatean baino ezin izango da ikusi.

Izan ere, Maiatzaren Biko kalean dagoen Garabat erakusketa-espazioak bere ateak itxiko ditu; oraindik aurrera sarean baino ez da izango.

Ustekabeko erakusketan parte hartuko duen artisten zerrenda luzea da: Aiora Kintana, Angela Alonso, Asier Gallas, Borja Crespo, Ed Carosia, Eider Corral, Higinia Garay, Jenni Alvarado, Jon Roller, Juan Roller, Karramarro, Maxi, Meneo, Nai, Romerales, Ricardo Cavolo, eta Pernan Goñi. Horietariko asko ilustratzaile bikainak dira.

Galeriak ohar bidez jakinarazi duenez, “ohorea da artista horien partaidetzarekin Garabat agurtzea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button