ARTEA

Sustrai Colina onena, Amurrion

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen bigarren itzulia joan den asteburuan hasi da Amurrioko Bañueta kiroldegian. Bertan, Jon Maia, Nerea Ibarzabal, Jon Martin, Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue eta Sustrai Colina bertsolariak aritu dira.

Horien artetik, Sustrai Colinak eskuratu ditu puntu gehien, 701. Gainerako bertsolariei dagokionez, 694,5 puntu eskuratu ditu Beñat Gaztelumendik; 681,5 Jon Maiak; 675,5 Nerea Ibarzabalek; 668,5 Jon Martinek; eta 615 Etxahun Lekuek.

Hiru saiok osatuko dute Amurrion hasi berri den bigarren itzulia, horietatik erabakiko da nor izango den abenduaren 17an jokatuko den final handian.
Azaroaren 26an eta abenduaren 2an, Donibane Lohizunen eta Iruñean izango dira falta diren beste bi saioak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button