ARTEA

Subjektibotasun anitzak

Zarauzko Photomuseum aretoan titulu berezia duen erakusketa abiatu dute: Norberak, berez, bere kabuz jokatzen duena baino jokatuagoa da.
Uztailean eta abuztuan ikusi ahal izango den erakusketak hogeita hamar lan inguru biltzen ditu, Estrella Gómararen eta Fernando Garateren Modus Vivendi bildumakoak. Egile askorenak dira lanok: Jordi Alcaraz, Jannis Kounellis, Leandro Feal, Eugenio Ampudia, Karmelo Bermejo, Ibon Mainar, June Crespo, Unai San Martin, Alba Galocha, Nobuyoshi Araki, Thomas Ruff, Sergio Prego, Txomin Badiola, Esteban Vicente, Manu Muniategiandikoetxea, Ana Laura Aláez, Jonathan Lasker, Manuel Hernández “Mompó”, Damaris Pan, Aitor Ortiz, José Ramón Amondarain, Llorenc Ugas, eta Unai San Martín

Jose Ramon Amondarain adituak erakusketaren gaineko datu gehiago eman dizkigu modu honetan: “Hautatutako lanak ez daude gai jakin baten menpe, ezta lanek berez osa dezaketen sareaz harago doan ezein proposamenen menpe ere. Erakusketak argazkiak, pinturak eta eskulturak biltzen ditu, eta beren karga emozionalak dituzte, memoria, irudimen eta desioarenak, subjektu baten bila. Lan hauek subjektibotasun anitzak dituzte gainjarrita, begiradaren eremuak uzkurtzen dituenak.
Erakusketaren izenburuak zentzu bat du berez, eta funtzionamendu autonomo bat, eragiketa paralelo gisa sartzeko eta irteteko aukera ematen duena. Gauzen joeran arreta jartzea eta denbora indibiduala mugimendu transpertsonalean ematen dela sentitzea proposatzen du.
Modus Vivendi bildumako lanen hautaketa bat katalogatzeaz gain, argitalpen hau aukera gisa aurkezten da Estrellak eta Fernandok bildumagile gisa aurrera daramaten jarduera indartzeko, azken 44 urteetan erakutsi duten erantzukizun eta konpromiso berarekin. Bertan ere, Ana Laura Aláez eta Txomin Badiola adituen testuak agertzen dira. “Proposamenak ez du zerikusirik erakusketarekin, asmoa baita argitalpenean batera biltzea erakusketaren katalogazioa eta bi kontakizun argitaragabeak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button