MUSIKA

Aurtengo Getxo Folk jaialdiak programazio zabala dakar

Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia irailaren 17ra arte garatuko da aurten, programazio zabalarekin. Atzo abiatu zen ekimen musikala Kepa Junkeraren omenezko HAUsPOZ izeneko kontzertu eder batekin. Saio horretan Getxoko jaialdiarekin lotura estua izan duen soinujole ospetsuaren irudia publikoari hurbildu zion talde artistiko handi batek.

Egunotan makina bat proposamen antolatu dira, guztira 15, eta bertan, askotariko taldeek eta artistek joko dute ordutegi ezberdinetan, musika familiari, belaunaldi anitzeko publikoari eta gazteei hurbiltzeko helburuarekin.

Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiaren 39. edizioarekin, Ereaga hondartzako kontzertuak itzuliko dira. Bertan, Mago de Oz (hilak 15, ostirala) eta La Pegatina (hilak 16, larunbata) arituko dira. “Talde madrildarrak heavy metala hard rockarekin, musika klasikoarekin eta musika zeltarekin nahastuko ditu, eta larunbatean talde katalanaren merenge, rumba edo ska kementsu eta festazalearen txanda izango da.”

Bestela goizeko, arratsaldeko eta gaueko saioak antolatu dira publiko zabalarentzat. Horietan makina bat talde arituko dira, tartean, Ars Amandi, Faltriqueira, Moonshine Wagon, Ses edo Baskery talde suediarra.
Beste aldetik, Valérie Ekoumé, Hevia edo Las Migas taldeak Muxikebarrin arituko dira.

Programazioaren xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button