MUSIKA

The Soul Jacket, Vancouvers, Nuria Graham, Moxal eta Antonio Lizana Trio, Gernikako Lekuek jaialdian

Gernikako Lekuek jaialdia martxoaren 9tik 16ra egingo da, eta antolatzaileek aurtengo edizioan parte hartuko duten zenbait artistaren izenak iragarri dituzte: The Soul Jacket, Vancouvers, Nuria Graham, Moxal eta Antonio Lizana Trio.

Horretaz gainera, bestelako jarduerak ere izango dira: erakusketak, proiekzioak, tailerrak, disko azoka, hitzaldiak, eta abar.

Antolatzaileok arabera, “Lekuek zaletasunetik abiatzen den festibala da. Musika maite dugulako antolatzen dugu Lekuek. Gure asmoa herri oso bat musikaren bueltan jartzea da. Musika entzun, dantzatu, ikasi eta bizitzeko aste beteko egitaraua antolatu dugu”. Zaletasun horri jarraituz, jaialdi “txikia, askotarikoa, eklektikoa, horizontala, merkatuaren logiketatik kanpo dagoena” ondu dute aurten ere.

Bada martxoaren 9tik 16ra arte, Gernikako hamaika txokotara zabalduko da musika: Astra, Iparragirre Rock, Trinkete anti-txokoa, Lizeoa, eta hainbat taberna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button