ARTEA

“Ezberdintasuna eta batasuna”

Julio Mendikute, Jon Azofra eta Koldo Etxebarriak Ezberdintasuna eta batasuna izeneko erakusketa paratu dute Bergarako Aroztegi aretoan, apirilaren 13ra arte.

Ezberdintasunen atzean dagoen batasunean ardaztu dute erakusketa Mendikute, Azofra eta Etxebarriak; hala, hiru artisten formen jatorrian dagoen batasunaren inguruko gogoeta gisa ondu dute erakusketa.

Bada, Mendikutek kimigrama teknika erabili du, bere koadroetan; argazkigintzatik gertu dagoen teknika da, eta pintoreari esperimentatzeko aukera ematen dio. Horrela, indar handiko irudiak gauzatu ditu artistak.

Azofrak, berriz, argazkiak jarri ditu erakusketan; argazkilariaren irudietan hiri-paisaiak ageri dira: arkitekturak, kaleak, errepideak, geometriak…

Amaitzeko, Etxebarriak 3D teknologia erabili du errealitate metafisikoa ikertzeko asmoz. Irudietan, paisaia urbanoak eta gizakia jarri ditu aurrez aurre egileak; irudi geldoak dira, kontenplatiboak.

Finean, hiru artisten ezberdintasun kontzeptual eta formalak nabarmenak dira, betiere, ezberdintasun horien atzean dagoen batasuna azpimarratzeko xedearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button