BESTELAKOAK

“1512, in memoriam” liburua euskaraz argitaratu dute

Iragan abenduan plazaratu zuen Erein argitaletxeak 1512, in memoriam liburu ilustratuaren gaztelerazko bertsioa. Argitaletxeak ohar bidez jakinarazi duenez, dagoeneko euskarazko bertsioa ere eskuragarri dago. Horretaz gainera, nabarmendu behar da gaztelerazko bertsioaren berrargitalpena ere egin dutela.

Juan Luis Landaren eleberriak izenburuan zehazten den datan Nafarroak Gaztelarekin izandako guda du ardatz. Izan ere, gerra horren ondorioz, Nafarroa behin betirako anexionatu zen Gaztelara. Liburua 60 ilustraziorekin apainduta dator.

Juan Luis Landa (Errenteria 1965). Kimika Metalurgikoko ikasketak egin eta gero, irudi eta marrazkigintzako lan profesionalean hasi zen 1984an, Ipurbeltz aldizkarian. Bere lanen artean Kalabaza tripontzia (1984) animazio film aitzindaria nabarmendu behar da, Juanba Berasategiren zuzendariarekin lankidetzan egina.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button