BESTELAKOAK

“Sormen Beka Da!” deialdian komiki proiektu bat lagunduko da

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak zortzigarrenez abian jarri dute Durangoko Azokan emango duten Sormen Beka Da! deialdia, euskarazko sorkuntza sustatzeko eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emateko. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 21ean amaituko da.

Aurtengo deialdian komiki proiektu bat lagunduko da. Aurreko zazpi edizioetan, literatura, musika, ikus-entzunezkoa, proiektu digitalak, arte eszenikoa, familia transmisioan eragiteko proposamena eta Durangoko Museorako esku-hartze artistikoa saritu dira.

Deialdia 18 urtetik gorako sortzaile berrientzat da, eta 15.000€ banatuko dira.

Jasotako la guztiak modu honetan baloratuko dira: Proiektuaren kalitatea eta gaiaren tratamenduak sor dezakeen interesa; gaitasun berritzailea eta originaltasuna; proiektuaren hedatze ahalmena; kontuan hartuko dira zenbateraino sustatzen diren kultur artekotasuna, generoberdintasuna eta integrazioa.

Urtebeteko epea izango du hautatuak proposamena burutzeko eta 61. Durangoko Azokan (2026an) erakutsiko du emaitza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button