BESTELAKOAK

Sorkuntzarako diru-laguntzen deialdia argitaratu da

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren Kultura Sorkuntza 2021 diru-laguntzen deialdia egin berri dute. Hortaz, antzerkirako testuak, zinemarako gidoiak, musika-konposizioak, gazteei zuzendutako euskarazko literatura-testuak, euskarazko literatura-testuak eta koreografiak egitera bideratutako sorkuntza-prozesuetarako laguntzak izango dira horiek.

Diru-laguntza hauetarako, guztira, 354.000 euro bideratuko dira, eta zenbateko hori honela banatuko da deialdiko laguntza-mota bakoitzaren artean:  52.000 euro, antzerkirako testuak sortzeko; 104.000 euro, zinemarako gidoiak sortzeko;  64.000 euro, musika-konposizioak sortzeko; 40.000 euro, gazteei zuzendutako euskarazko literatura-testuak sortzeko; eta 40.000 euro, euskarazko ipuin eta nobela motzak sortzeko; eta 54.000 euro, koreografiak sortzeko

Proiektuak bertsio originalean bidali beharko dira eta apirilaren 6a izango da dokumentazio guztia aurkezteko azken eguna. Aurrez aurre edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko dira.

Diru-laguntzei buruzko informazio guztia sarean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.