BESTELAKOAK

Euskarara itzulitako literaturari buruzko ikastaroa

EIZIEk ikastaro bat ondu du XXXII. Udako Ikastaroetan: Azkenaldian euskarara itzulitako literatura: bideak, joerak eta esperientziak. Isabel Etxeberria da ikastaroaren zuzendaria, eta uztailaren 22tik 24ra bitarte egingo da Donostiako Miramar jauregian. Matrikula egiteko epea maiatzaren 2an zabaldu da.

Azken boladan literatura-lanak euskaratzeko egin den ibilbidearen inguruan gogoeta egitea da ikastaroaren xedea. “Orain arteko ibilbidearen berri eman, ebaluazioa egin, hautatutako kanonaz hausnarketa egin, itzultzaileen eguneroko jarduna ezagutarazi, itzultzaileek aurre egin behar izaten dieten arazoak aurkeztu, proposatzen dituzten konponbideak azaldu…”.

Edukiei dagokienez, hainbat hizlarik parte hartuko dute. Esate baterako, EIZIEko Bego Montorio Uribarrenek Literatura Unibertsala bilduma izango du hizpide; Harkaitz Cano idazle eta itzultzaileak autoitzulpengintza landuko du; eta Xabier Olarra Lizaso itzultzaileak eta Igela argitaletxeko editoreak Itzulpena: hamaika bidegurutzeko gurutze-bidea gaia aurkeztuko du.

Olarrak, gainera, mahai-inguru baten ere parte hartuko du UPV/EHUko Letren Fakultateko Mikel Ayerbe Sudupe eta Iban Zaldua Gonzalezekin batera. Mahai-inguruan izenburuko Euskaratutako literaturaren harreraz zenbait gogoeta izango dute aztergai.

Ikastaroarekin loturiko xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero: www.eizie.org/Elkartea/ikastaroak/UdakoIkastaroak13

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button