BERTSOTAN

Lea-Artibaiko taldea finalera BBK Sariketan

Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan XXII. Bertsolari gazteen BBK sariketaren lehenengo finalaurrekoa jokatu zen atzo, Durangaldeko eta Lea-Artibaiko taldeen artean. Irabazlea Lea-Artibaiko taldea izan da, eta beraz, martxoaren 28an Bilbon jokatuko den finalera sailkatu da.

Bertan juntatu ziren bertsolariak honakoak izan dira: Iruri Altzerreka, Peio Azkarate, Txaber Altube,Aitor Ruiz, Graxi Arregi, Naroa Loiola, Ander Aldazabal, Ander Gerrikaetxebarria, Aitor Bizkarra, Aissa Intxausti, Eneko Arrate Sololuz eta Nerea Ibarzabal

Hurrengo sailkapen-saioa martxoaren 25ean izango da, Arratia-Busturialdea taldeekin, Igorren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button