MUSIKA

Drummond, Borrokan eta Tutan Come On, Andoainen

Musikazuzenean musika-webgunearen aldeko kontzertua egingo da bihar, irailak 27, Andoaingo gaztetxean, 22:00etan. Atari digitalaren festan honako taldeek joko dute: Willis Drummond, Borrokan eta Tutan Come On.

Berako Borrokan taldeak bere hirugarren lana argitaratu du aurten, Zuak, bi urtez jo gabe izan ostean. Mikel Lertxundi (bateria), Joseba Lertxundi (ahotsa), Iñaki Iratzoki (gitarra), Ibai Gogortza (gitarra, saxoa eta ahotsa) eta Iñigo Telletxeak (baxua) osatzen dute taldea, eta lehenengo lan homonimoa 2002an argitaratu zuten; Hitzez ulertu ezin dena omendu nahi nuke, Oraintxe!, berriz, 2007an. 

Bestalde, Trumbo, Vicepresidentes eta Neubat taldeetan aritutako Conde gitarra eta abeslari gasteiztarraren egitasmo berria da Tutan Come On. Berarekin batera Salterain (Bronze ohia) ari da baterian. Hala, bikote formatu horretatik abiatuta, riff pisutsuekin jositako stoner punkzalea ontzen hasi ziren. Lokaleko emaitza, iaz plazaratutako estreinako disko homonimoa da. Bikotearen doinuetan Helmet, Fu Man Chu, Kyuss, Kuraia edo Dut taldeen tankerako pizti pisutsuen itzala sumatzen da.

Azkenik, Willis Drummond; hau talde aski ezaguna da, egun, Joseba B. Lenoir gitarra-jotzailea gehitu zaio ohiko laukoteari, eta Neil Young & Crazy Horse-n kantuak ere moldatzen ari dira zuzenekoetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button