ARTEA

Bereizpena, eta nortasuna berreraikitzea

Ines Medina artistak Ibilbideak proiektua inauguratuko du gaur Gasteizko Montehermoso aretoan. Uztailaren 2tik irailaren 5era ikusgai izango da Ur Biltegian.

Artistak berak honako gonbitea luzatu du: “Aukera berritzaile aparta duzu erakusketa hau, ikusle, arteak metodologia psikoanalitiko plastiko sakon batetik abiatuta ezagutza bide gisa duen balioa ezagutu eta ulertzeko. Hortik abiatuta, gai benetan premiazko bat (alegia, gure munduan desoreka sozialari eta genero-indarkeriari eusten laguntzen dieten egiturak) esperimentatu, sentitu eta aztertzen dira bertan.
Erakusketako 4 serieetako bakoitzean –zeinek metodologia psikoanalitiko plastikoaren bidezko ikerlana osatzen baitute– berariaz jorratzen diren gaiek norbanaka zein sozialki aplikatu beharreko konponbide eta laguntza-ildo berritzaileak azaleratzen dira. Kontuan hartu beharko lituzkete, ondo kontuan hartu ere, desoreka sozial eta genero-indarkeria horiek gure gizarteari eragiten dizkien ondorio larriak arintzeko lanean konprometitu diren pertsona eta erakundeek”.

Lehen aldiz erakutsiko du Ines Medinak Montehermoson bere Desberdintasunaren eta genero-indarkeriaren gaineko ikerketa prozesu psikoanalitiko plastikoa izeneko proiektua. Hiru multzo handitan egituratu ditu: Ikerketa formal plastikoa, Ikerketa teknologikoa eta Ikerketa psikoanalitiko plastikoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button