ARTEA

“Soplo” izeneko erakusketa inauguratu du Bilbaoartek

BilbaoArte Fundazioak Soplo. Arnasketa Saiakerak-en erakutsi ziren Charo Garaigorta, Helena Goñi, Maria Ibarretxe, Eduardo Sourrouille eta Susana Talayero artisten bost proposamen irabazleen erakusketa inauguratu du. Mostra Urazurrutia Aretoan izango da ikusgai abuztuaren 27ra bitartean.

Aurtengo otsaila eta apirila bitartean izen bereko erakusketan parte hartu zuten 25 artisten artean aukeratutako lanak bildu dira uda honetan. Ekimena #BilbaoAurrera (2020) lehen Planaren bidez tokiko sektore artistikoari emandako babesaren emaitza izan zen, eta 128 artista aurkeztu ziren.

Orain ikusi ahal izango diren bost proposamenak honako hauek dira: Charo Garaigortaren 1/400. La presencia inadaptada, Helena Goñiren Desescalada walks 2020, Maria Ibarretxeren Green Songs. Pequeños exorcismos clorofílicos, Eduardo Sourrouilleren Un chant d’amour eta Susana Talayeroren Presagios que nos circundan.

Gainera, abuztuaren 4an, erakusketaren jarduera osagarri gisa, Maria Ibarretxe artistak performance bat egingo du Green Songs. Pequeños exorcismos clorofílicos instalazioaren inguruan, Combo Vocal Bilbao Musika, Natalia Wang, Natalia Gomez-Acebo, Arrate Bayer eta Jorge Peñagarikanorekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button