BESTELAKOAK

“Gau Irekiaren” ospakizunak

Bihar, abenduaren 17an, Sarean Kultur Elkarteak antolatutako Gau Irekia, Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako kultur jaialdi parte-hartzailea, ospatuko dute.

Gau Irekia lankidetza eta aldarrikapena sustatu nahi dituen jaialdia da, eta tokiko bizitza kulturalaren parte-hartze aktiboa bultzatu nahi du, eta era berean, auzotarrei, artistei, elkarteei eta erakundeei nahi dituzten auzoak elkarrekin eraikitzeko gonbidapena da.

Horretarako, auzo horietako kaleak eta espazioak artez eta kulturaz beteko dira goizetik gauera arte. Eta hala, ekimenean 60 proposamen inguruk hartuko dute parte 47 espaziotan, eta horietan hainbat jarduera antolatuko dira: pieza eszenikoak, kontzertuak, ekintza performatibo ibiltariak, musika modu ezohikoan esploratu eta jotzeko tresna arraroen liburutegi bat, antzinako gauzen denda batean dantza-esku-hartze bat, basoetan sartzera garamatzaten instalazio murgiltzaileak, txikientzako sukaldaritza sortzaile tailerrak, edo feminismoei, arrazismoaren aurkakotasunari eta panafrikanismoari buruzko mahai-inguru bat, eta abar.

Ikusi programa osorik: gauirekia.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button