LITERATURA

Soneto bat irakurtzeko 20 modu

Booktegi jaialdiaren barruan, igandean, hilak 21, Soneto bat irakurtzeko 20 modu izeneko saioa antolatu dute Usurbilgo Sutegiko Auditoriumean, 18:00etan. Bertan Harkaitz Cano, Beñat Barandiaran, Maite Larburu bilduko dira.

Hamalaukoa edo sonetoa XIII. mendean sortu zen eta hamaika jarraitzaile izan ditu geroztik. Soneto hitzaren jatorrian probentzaleko hitz bat dago: sonet (kantu ttipia).
Honenbestez, Harkaitz Canoren Pozaren erdia soneto-bilduma oinarri hartuta, hitz, hots, soinu, doinu eta kantuen arteko zirrikituetan barna jolasean arituko dira bi musikariak eta idazlea, molde klasikoetatik musika urbanora arteko txangoa eginez.

Sonetoz osatutako bilduma da Harkaitz Canoren Pozaren erdia poema liburua. Izan ere, batzuetan aski zaigu pozaren erdiarekin: birsortu dezakezuna suge-azal gisa, eta azal litekeena berdin arnasa hartuz, edo bistatu hutsez enara konklabe xaloa zelan urruntzen den hotzez herabe. Poz horixe, txertatzen zaituena galera guztien kontra. Ez du erdi horrek beste erdia iradokitzen? Haurtzaroa, umorea, idazketa, desira, jolasa ekarri ditu lerro neurtu eta errimatuetara poetak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button