IKUS-ENTZUN

XI. Asier Errasti Film Laburren Jaialdia

XI. Asier Errasti Film Laburren Jaialdi honetan Espainiako estatuan jaio edo bertan bizi diren autoreek parte hartu ahal izango dute, banaka edo taldeka. 09-01-1 baino lehenago egindako obrak deialdi honetako lehiaketatik kanpo geratuko dira.

Lehiaketan bi sail izango dira: Fikzioa eta Animazioa. Lanak DVD formatoan aurkeztu beharko dira. Autore bakoitzak nahi adina obra aurkez dezake. Zintako obra bakar bat aurkeztu beharko da, eta zintaren kanpoaldean obra horri dagozkion izen-emate datuak azaldu beharko dira. Ez da gaiari edo hizkuntzari buruzko mugarik ezarri. Euskadiko hizkuntza ofizialen batean egina ez badago, euskarazko zein gaztelerazko itzulpena ere gehitu beharko zaio lanari. Obrak gehienez 30 minutuko iraupena izango du.

Lanak eta izen-emate fitxa ondo beteta helbide honetara helarazi beharko dira: Eibarko Udala-Pegora, Asier Errasti XI. Laburmetraia Jaialdia, Untzaga Plaza, 20600 Eibar.
Lanak onartzeko epea 2010eko urriaren 9an amaituko da, eta jaialdia azaroaren 15etik 20ra egingo da. Erabakiaren jakinarazpena eta sari banaketa 2010eko azaroaren 20an egingo den amaiera-ekitaldian.

Sariak 800 eta 600 euroren artean egongo dira.

Egoibarrak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button