MUSIKA

“SOLasean” kontzertu klasikoak sustatzeko ekimena

Musika klasikoaren jarraitzaile izan gabe ere, Hamabostaldian lehen urratsak egin nahi dituztenentzako proposamena da SOLasean, eta hala, 18-30 eta 30-55 adin-tarteetako ikus-entzule berriak Operaren, Kursaaleko kontzertu sinfonikoen eta Tabakalerako dantza garaikideko ikuskizunetara joan ahalko dira. Aurten, ohi baino kontzertu gehiagotan izena emateko aukera egongo da eta, gainera, dantza garaikideko emanaldietara joateko gonbidapena luzatuko zaie ikus-entzuleei.

“Asko dira musika klasikoko kontzertu batean sekula izan ez diren hiritarrak, musika mota hori arrotza zaielako, edota ez direlako musika klasikoaren jarraitzaileek osatzen duten talde berezi horretako kide sentitzen… Itxuraz Hamabostalditik urrun dauden pertsona horiek dira, hain zuzen ere, #SOLasean ekimenaren jomuga. Izan ere, jarduera honi esker, pertsona talde batek aukera izango du aurrenekoz, doan, Hamabostaldiko emanaldi batera bertaratzeko. Aurtengoan, operaren, orkestra handiak protagonista dituzten musika klasikoko kontzertuen (Kursaal) eta baita dantza garaikideko emanaldien (Tabakalera) artean ere aukeratu ahal izango da.”

Ekimen honetan parte nahi dutenek, eta lehen aldiz Hamabostaldiko esperientzian murgildu, webgune honetan eman dezakete izena.

SOLasean abuztuaren 7an hasi eta 27an amaituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button