ESZENA

Nafarroako taldeen antzerki amateurra, “Hemengo Antzerkiaren erakustaldia” ekimenean

Iruñeko Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelaiko civivoxetan, Hemengo Antzerkiaren XXI. erakustaldia egiten ari da. Urriaren 24tik azaroaren 12ra bitartean, antzerkizaleek Nafarroako taldeen antzerki amateurraren 14 emanaldirekin gozatzeko aukera izango dute.

Aste honetan honako lanak ikusi ahalko dira: gaur, urriaren 29an, La Piedra Oscura, Nueva Babel taldearen eskutik, Mendillorriko civivoxean. Asteazkenean, eta Iturramako civivoxean, Primera Fila y Centrado taldeak El Bar de los Talentos obra eskainiko du.
Azaroko lehen egunetan ere zer ikusi egongo da. La Barbería Teatrok La Cervantina lan egingo du azaroaren 2an, Iturramako civivoxean; azaroaren 3an, Teatro En La Chácenak Volpone eskainiko du; eta azaroaren 4an, Complexus taldeak Ojos que no ven… ikusgarria eskainiko du Sanduzelaiko civivoxean.

Lunáticos, Una Plantilla de Atracadores, El Último Guía, Cuando las mujeres no podían votar, Las Mujeres Sabias, eta Doméstica izeneko lanak oholtzaratuko dira azken egunetan

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button