BESTELAKOAK

Parabolikak jardunaldien azken saioa

Parabolikak, emakumeak kultura- eta sormen-ekosisteman duen ordezkaritzari buruzko gogoeta egiten duen proiektua irailean abiatu zen, eta bihar, asteartea, hilak 10, kultura- eta sormen-industriako hamaika emakume profesional eta kontsumitzailek parte hartzen duten laugarren eta azken LAB saioa egingo da.

Parabolikaken lehen edizio honetan erantzun beharreko bi gai nagusiak honako hauek dituzue: Zer gura dute kontsumitu emakumeek? Zelan gura dute ordezkatuta egon kultura- eta sormen-zerbitzu eta -produktuetan?

Diogun moduan, abenduaren 10ean, asteartean, laugarren LAB saioa ospatuko da Azkuna Zentroan. Lehenengo bi saioetan “sorkuntza-prozesuetan dauden genero-irudikapenei eta horiek kulturarekin duten harremanari, eta etorkizunean horiek zelangoak izatea gustatuko litzaigukeen moduari buruzko gogoeta egin da. Hirugarren saioa eta biharkoa, berriz, mobilizatzeko, eragiteko, informatzeko… prototipoak eta proposamen zehatzak sortzera, aldaketaren alde lan egitera, bideratuta daude.”

Lantaldea hauek osatuko dute: Garazi Ansa (EHUko irakaslea, arte kritikaria eta ikertzailea); Txaro Arrazola (diziplina anitzeko artista); María Arriera (sortzaile plastiko eta eszenikoa); Elena Caballero, LaBasu (Euskadiko rap munduko pertsonarik adierazgarrienetako bat); Maite Esparza (komunikatzailea, gidoilaria eta idazlea); Jatou Fall (Devenir elkarte soziokulturaleko presidentea); Oihane Iraguen Zabala (Arte Ederretako irakaslea eta Artiatxeko komisarioa); Elisa L. Ramírez (artista); Erika Palacios, Erikainblue izenez ezagunagoa (influencerra eta artista digitala); Itxaso Paya (sortzailea, bertsolaria eta Zelako Kultur Ideak taldeko kidea); eta Miren Sanz (topografoa eta kultura- eta sormen-kontsumitzailea).

Hausnarketa eta diskurtso guztiak dokumental batean jasoko dira, edukia sortzeko baterako prozesu sortzaileari zelan heltzen zaion erakusteko, baita unibertso narratiboa zabaltzeko aukera ematen duten ikus-entzunezko beste pieza batzuk ere.

Karraskan elkartearen eskutik sortu da jardunaldia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button