Crossover instalazioaren soinu espektroa bera paratuta dagoen tokiaren goiko aldean gertaturiko solasaldia da. Elkarrizketa lau kanal independenteetan banatzen da eta lau bozgorailutik hedatu denbora errealean. Bozgorailuok norabidezkoak eta ultrasonikoak dira, eta beheko espazioaren lau izkinatan kokatzen dira.
Bisitaria lau bozgorailu horien artean kokatu, eta bere pertzepzio sistemak solasaldia berreraikiko du, zeina inon gehiago entzun ez daitekeen eskultura-presentzia lausogarrian bihurtuko den.
Manuel Cirauqui komisarioaren hitzetan, "pertzepzioak eraldatu eta fluktuatu egiten du", gainera, dio gertaera hori "subliminala eta inplizitua dela pertzepzio estetiko orotan, Crossover instalazioan hain zuzen, soinuaren bitartez nabarmentzen eta azaltzen dena". Komisarioaren aburuz, instalazio honetan soinua fenomeno estetikoak esploratzeko medioa da.
Windsor-ek bidalita



