MUSIKA

Soinu koloreak gehituz eta aldatuz

Larunbatean musika eta irudiak batzen dituen ikus-entzunezko ikuskizuna eskainiko dute Berako kultur etxean, Ander Mujika, Felix Buff, Johannes Buff eta Maialen Belaustegi musikariek: Testura

Napoka Iria desegin ondotik hainbat proiektutan ibili zen Ander Mujika musikaria, baina denbora baten ondotik tiraderan gordeta zituen zirriborroak atera eta zerbait berri marrazten hasi zen. 2017 eta 2019 artean egindako zirriborroen artetik garbiketa egin, txukundu eta hortik sei kantu bildu zituen. Horrekin guztiarekin Felix Buff musikariarekin batu zen. Bien artean azken ukituak eman eta Johannes Buffi  pasa zieten pieza bilduma. Honek soinua borobildu eta nahasketa txukundu zuen. Azkenik Maialen Belaustegik gardenkien proiektagailu bat baliatuz diskoaren inguruko irudi osoa landu zuen.

Testurak sortu zituztela konturatu ziren, mihise baten gainean soinu koloreak gehituz eta aldatuz. Hasieratik argi zeukaten irudi analogiko-natural bat sortuko zutela, zuzenean nabarmen gera dadin irudiaren garrantzia. Ez zuten inolako asmorik performance bat sortzeko, eta ez dute uste euren irudiak garrantzi handirik duenik. Nahiago dute soinuarekin iruditegi bat sortu.

Zuzenekoan Johannes, Felix eta Ander soinua lantzen arituko dira, eta Maialen proiektagailuarekin irudia eraikitzen saiatuko da.

Gogoan hartu, bihar, 19:00etan, Berako kultur etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button