MUSIKA

Donostiako Dabadaba aretoan, uztaila bor-bor

Oraintsu irekitako Dabadaba aretoko arduradunek ikaragarrizko egitarau ondu dute hil honetan. Hala, ostegunean, uztailak 10, Bartzelonatik datozen bi talde izango dira: Aliment eta German Carrascosa y La Alegría del Barrio; bi talde horiek country, rock-and-roll eta punk doinuek joko dituzte.

Hilaren 15ean, halaber, Strange Hands frantziarrak izango dira; banda horrek garage-punk estiloa jorratzen du. 17an, berriz, Australiako talde garrantzitsuenetako bat izango da Dabadaban: The Drones. Laukotea Bilboko Kafe Antzokian ere izango da, uztailaren 19, eta I See Seaweed izenburuko lan berriaaurkeztuko du.

Uztailaren 19an, halaber, Australiako beste talde garrantzitsu bat izango da, The Blank Real, antipodetako talde horrek pop-rock kantu bikainak jotzen ditu.

Bestalde, 24an, saio elektronikoak abiatzen dituen Paraleloan izango da Donostian; hamabigarren emanaldi horretan Abu Sou eta DJ Der artistek parte hartuko dute. 25ean, halaber, The Horrors taldeko Rhys Webb arituko da musika jartzen.

Azkenik, uztailaren 28an eta 30ean ere beste bi kontzertu azpimarragarri izango dira, Niger-eko Mdou Moctar tuareg blueszalea eta Night Beats estatubatuar psikodelikoak, hurrez hurren.

Egitarau osoa: dabadabaSS.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button