BESTELAKOAK

Zornotza Aretoaren 20. urteurrenaren programazioa

Aurten, 1994ko urtarrilaren 7an inauguratu zen Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretoak hogei urte beteko ditu, eta urteurren hori ospatzeko, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren kontzertua programatu du Udalak. Programazio berezi bat betetzera datorren lehen ekimen hori larunbatean izango da, urtarrilak 11, 20:00etan. Honetaz gain antzezlanez, dantzaz, musikaz eta zinez blai dator neguko kultur programazioa.
Antzezlanei dagokienez, azpimarratzekoa da Hoy última función izeneko lana. Ramón Barearen antzezlan horixe izan zen, hain zuzen, Zornotza Aretoaren ibilbideari 1994an hasiera eman ziona, eta berriro ekarriko da hogei urte betetzera doan honetan.

Honekin batera, Paraíso Teatroren Erpurutxo-Pulgarcito lana, Meridional konpainiaren QFWFQ, una historia del Universo ikuskizuna, Matarile Teatrok  Staying Alive izenburupean ekoiztu duen dantza-antzezlana eta Marcel Gros konpainiaren La gran A……ventura ere badoaz Zornotzara.
Tanttaka teatroak, bere aldetik, Bernardo Atxagaren Zazpi aldiz elur antzeztuko du Zornotza Aretoan.

Jainko txiki eta jostalari hura ikuskizun multimedia ere eskainiko da otsailean. Izen horren inguruan bildu dira berriz Kirmen Uribe idazlea, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikariak eta Mikel Valverde artista plastikoa.  Orain, lan berri honen kontzeptua, diziplina artistiko ezberdinen espresibitatean oinarrituko da, ikuskizun koloretsua, eraginkorra eta erabat liluragarria osatuz.

Noiz, zer eta non begiratzeko, klikatu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button