ARTEA

Montehermosoko Dokumentazio Zentroaren argazkiak

Gasteizko Montehermosoko Dokumentazio Zentroak Erreferentziak erakusketa-programa abiatu zuen iragan martxoan, egungo arte ekoizpenaren hainbat esparru eta eraldaketara gerturatzeko asmoz, eta zentro dokumental horretan bildu diren dokumentu funtsen bidez.

Zentroaren arabera, “hausnarketa eta eztabaida publikoa pitzarazteko tresna izan nahi du, eta zentroak gordetzen duen bibliografia funts handia ezagutarazi”.

Bada, zentroak argazkilaritzari buruzko Erreferentziak II. Argazkigintzara hurbiltzea erakusketa inauguratu berri du, eta irailaren 7ra arte izango da zabalik; horretarako azken hamarkadetako argazkilari garrantzitsuenetako batzuen lanak bildu dituzte. Irudiok Dokumentazio Zentroko dokumentu funtsetatik atera dira, hortaz, erakusketan dauden lan guztiak kontsulta daitezke: montehermoso.net.

“Norberaren zein gizartearen ikusizko iruditeria osatzen funtsezko zeregina izan duen bitarteko horren izaera, konplexutasuna eta askotariko aukerak erakustea da asmoa, eta arteari egin dizkion ekarpen estetiko eta kontzeptualak nabarmenaraztea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button