
Gaur berton, apirilak 30, Fas Zineklubak The Belly of an Architect (Peter Greenaway, 1987) filma eskainiko du. Musika Wim Mertens konpositore handiarena da.
Estatu Batuetako arkitekto bat Erromara doa emaztearekin, Etienne-Louise Boullee XVIII. mendeko frantses artistari buruzko erakusketa bat dela medio. Halako batean, urdaileko mina hasten zaio, eta, hori burutik ezin kendurik, motiboa emaztearen abentura bat dela pentsatuko du, italiar kolega batekin izaniko abentura. Gizonaren sabela (edo emaztearena) beren egoera emozionalaren termometroa dira, eta bertan beren kontraesanak islatuko dira. Filma planteatua dagoen premisa hori metafora emankorra da zinematografia aldetik.
Film honekin modu argian salatu nahi dute artearen erabilera. Erroma hiriaren plano zoragarriak agertzen dira, eta diogun bezala, musikaren partitura izugarria da.



