
La Taller galerian Jules Verneren Kazetari amerikar baten egunaldia 2889an liburuaren aurkezpena egin zen joan den hilearen hondarretan, eta orain Iker Serranok bertan egin dituen ilustrazioen erakusketa ikusi ahal da maiatzaren 6rarte.
Joan den urtean Denonartean argitaletxearekin akordio batera helduta, Serranok Jules Verneren Kazetari amerikar baten egunaldia 2889an testu motz eta ezezagun honen euskarazko itzulpenaren ilustrazioak egiteko gonbitea jaso zuen. Zientzia-fikzio zale sutsua, Verne aitzindariaren eleberritxo honen irudiak sortzeko motibazioarekin, Serranok, ilustrazioak oleoarekin egitea erabaki zuen. Serrano margolaria da eta bere proiektu plastikoa, irudi figuratibo, kolorista eta narratiboz osatua dago. La Taller guneak mihise gainean oleoz egindako 15 ilustrazio hauek erakusteko aukera ez du galdu nahi izan.
Kazetari amerikar baten egunaldia 2889an zalantzarik gabe profetikoa da, bai edukiagatik zein tonuagatik ere. Istorio honetan Francis Beneth lanpetuaren bizitzaren egun bat deskribatzen da, munduko egunkari handieneko nagusia. Vernek, etorkizuneko munduaren aspektu ezberdinen deskribapen zehatza eskaintzeko gauza izan zen: aurrerapen teknologikoak, nazioarteko harremanak edota gizartearen alde nahaspilak ere bai.