LITERATURA

Elurra galtza motzetan

Gabriel Kortak Elurra galtza motzetan poesia liburua kaleratu du duela aste batzuk. Laugarrenak lau izeneko lan berezia plazaratu zuen honen aurrean eta betiko legez, autoedizioaren bidetik egin du ahalegina poetak berriz, aurreko lanekin  jardun duen bezala.
Orain argia ikusi duenaren aurrean plazaratutakoak ere zenbatzen zuen idazle errenteriarraren produkzioa nolazpait, oraingo honekin bost baitira idazleak plazaratu dituen poesia lanak.

Bere lanetan ikus daitekeenez, Kortak poesia biluzi eta zuzenaren aldeko jarduna burutzen du. Poemak irakurtzen haste bagara gizakiaren bakardadeaz ohartuko gara batik bat, eta era berean bere tokia mundu krudel honetan aztertzen da, bere etorkizuna, bizitzaren joan-etorriak, denboraren labirintoa,… Hauek izan baitira poeta ororen kezka nagusia.

Egileak berak eginiko lan honen hitzaurrean, bere lanaren zertzeladak luzatzen dizkigu: “Aske naiz, eta ni naiz, nire bizitzaren arduradun bakarra; eta jakin, edo badakizue askatasunaren prezioa, bakardadea dela. (…) Poesia arimaren egoera bat da; jarrera bat. Izateko modu bat. Poetak hizkuntzarekin, egiten du lan. (…) Aspaldi erabaki nuen; nire bizitza, nire jarrera bizitzan, poetarena izango zela; eta utopia zen osorik, erabaki nuena.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button