MUSIKA

Shakespeareren sonetoak euskarazko abesti bilakaturik

Gaur berton, urtarrilak 17, 19:30etik aurrera, Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak antolatutako Literatura eta Musika Euskaraz zikloak Oro aski ez izeneko errezitaldia eskainiko du.

Ikusgarriak Juan Garzia Garmendia idazleak euskaratutako Shakespeareren sonetoen aukeraketa biltzen du, eta Olatz Prat, Joxan Goikoetxea, Iosune Marin eta Txema Garcesek abesti bihurtuko dituzte soneto horiek.

Ekimenak Zeru Horren infernuak-Shakespeareren sonetoak proiektua du oinarrian. Proiektu hark Goikoetxea eta Olatz Prat abeslari azpeitiarra elkartu zituen, eta lan haren ondoren sortu zen orain Arriaga Antzokira iritsiko den Oro aski ez kontzertua.
Ibilbide luzeko bi artista dira aipatutakoak. Goikoetxeak Kepa Junkera, Dulce Pontes, Xabier Lete, Luis Eduardo Aute eta beste hainbatekin parte hartu du. Olatz Prat, berriz, Zuri & Beltz jazz bandarekin hasi zen, geroago Euskadi Gazteako Maketa Lehiaketa irabazi zuen Karelean rock taldearekin, Lantz taldean ere aritu zen, folk garaikidearen mundura hurbilduz, eta hainbat proiektutan aritu da elkarlanean.

Joxan Goikoetxea eta Olatz Pratekin batera, ibilbide handia duten beste bi musikarik  hartuko dute parte: Iosune Marin abeslari eta gitarristak, eta Txema Garces baxu-jotzaileak.

Diogun bezala, errezitaldia gaur berton, Arriaga Antzokiko foyerraren epeletan eskainiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button