ARTEA

Helena Goñi irabazle, BAFFEST 2016 jaialdian

Barakaldo Foto Festival (BAFFEST) ekimenean, Helena Goñi euskal argazkilariak Behind Blue Eyes erakusketarekin irabazi du hurrengo ediziorako artista gonbidatuaren plaza.

Igandean amaitu zen Barakaldon BAFFESTen lehen edizioa, hiru astetan zehar (ekainaren 12tik uztailaren 3ra arte) erakusketa eta jarduera ugari izan dituena. BAFFEST ekimenak zortzi emakume argazkilariren lanak 6 gunetan ikusgai jarri ditu.
Lehiaketa atalean hiru euskal sortzaile aurkeztu dira: Helena Goñi, Ainhoa Resano eta Inma Barrio (Bilbo). Cristina de Middel eta Miren Pastor argazkilariek, David de Haro BAFFESTeko zuzendariak eta Roberto Villalon (Clavoardiendo aldizkariko zuzendaria) eta Erika Goyarrola (komisario independentea) adituek osatutako epaimahaiak erakusketa proposamen bakoitzaren kalitate artistikoa eta diseinua baloratu du.
Guztien gainetik Helena Goñi euskal argazkilariak Behind Blue Eyes erakusketa nabarmendu nahi izan du epaimahaiak.

Helena Goñi (Bilbo, 1990), Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean eta Photoespaña argazki festibalean egon da eta Behind Blue Eyes argazki-liburua aurkeztu du bertan.

Argibide gehiago: www.baffest.com  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button