BERTSOTAN

Gueñesen eta Orozkon, Josu Landeta eta Garikoitz Sarriugarte onenak

Joan den asteburuan, maiatzaren 7an eta 8an, Gueñesen eta Orozkon jokatu dira Udabarriko Faseko saioak. Gueñesen izan zen larunbatekoa, eta Orozkon, domekakoa.  Josu Landeta eta Garikoitz Sarriugarte onenak izan dira Gueñesen eta Orozkon, hurrenez hurren.

Larunbatean, Gueñesen, Sodupeko kultur etxean Axier Goñi, Eneko Arrate, Jon Larrabide, Josu Landeta, Peio Arondo  eta Txaber Ormazabal  aritu ziren. Guztietarik, Josu Landeta nabarmendu zen, eta hurbiletik Eneko Arrate eta Txaber Ormazabal  sailkatu ziren.

Atzo Orozkon, Donibane aretoan beste saioa bat gauzatu zen. Asier Galarza, Ekaitz Larrazabal, Garikoitz Sarriugarte, Ibon Larrazabal, Joanes Igeregi eta Nuria Cortada bertsolariak aritu ziren bertan. Saio horretako onena Garikoitz Sarriugarte izan zen. Asier Galarza eta Nuria Cortada atzetik sartu ziren.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasean bederatzi saio jokatuko dira guztira, eta asteburu honetan, maiatzaren 14an, Arrigorriagako Lonbo aretoan jokatuko da hurrengo kanporaketa, 17:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button